Bihotz Gaztea Dantza Taldea

Posted by dantza on September 12th, 2007
castellano

Dantza Taldea Elkartearen sorretatik izan honen partaide, beraz, sailik zaharrenetariko bat da. Lehenengo entsaioa irailaren 28an izan zen. Herrian zehar eta inguruko herrietan dantzatzea eta jaietako erromerietan, ikustaldietan eta jeitsieretan parte hartzea zen bere zeregin nagusia.

Gaur egun 50 baino gehiago dira taldea osatzen duten neska-mutilak, adinaren araberan hiru taldetan sailkaturik: txikiak, ertainak eta handiak. Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Zuberoako dantzak egiten dituzte. Urteetan zehar, talde honek jantzi bilduma anitz eta aberatsa bildu du. Euskal Herrian dauden dantza ezberdinak erakusteko asmoz, urtero dantza zein ohitura zahar ezberdinak biltzen ahalegintzen da, hala nola aipatuko dantzen esanahi zein jatorria ikertzen ere.

Dantza Taldea “Bizkaiko Dantzarien Biltzarran” federaturik dago, non hainbat dantza ikasteko edota hobetzeko ikastaro desberdinak egiten baitituzte.